GELA BAT NORBERARENA
WOOLF, VIRGINIA
Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek Gela bat norberarena saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Emakumeen idazkuntza tradizio patriarkalaren baitan hizpide hartzen duen saiakera hori 1929an argitaratu zen eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua behar du eta gela bat beretzat. Hizkuntza ugaritara itzulitako funtsezko lan hau ez daukagu euskaraz oraindik. consonnitik euskarazko argitalpen berezia proposatzen dugu. Maria Colera Intxaustik itzuli du testua, Maite Zabaletak egin du diseinua, Adelina Moya eta Remedios Zafrarenak dira hitzaurreak, eta Kajsa Dahlberg artistaren interbentzio bat izango dugu. consonni arte-ekoizleak bulego bat ireki berri du kalean eta horri jarraiki bultzatu dugu ekimen hau, emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio propio publiko nahiz pribatuaren aldarrikapen gisa.