FARORANTZ
WOOLF, VIRGINIA
Ramsay familiak Eskoziako oporlekuan emandako egun parea (hamar urtek bereizita) kontatzen digu Farorantz eleberriak, baina, Virginia Woolfen lan berritzaileenetan ohi den bezala, ekintzari eta elkarrizketari baino garrantzi gehiago ematen die introspekzio psikologikoari eta pertsonaien barne-munduaren azterketari.
Poesiatik ere baduen prosa malgu, irristakor batean, eta kontzientziaren isuriaz baliatuz, hainbat gai doaz agertuz eta txandakatuz testuan zehar, ñabarduraz beterik eta sutiltasun mehe batez: norberaren izatea eta ingurua, denboraren igarotzea, sormen artistikoa, emakumeen lekua eta egitekoak gizartean, gerraren itzala?