Agenda
LONDON CALLING Solasaldi Musikatua Goio Ramos eta Kepa Criadorekin
Musikak eta literaturak bat egiten dute Goio Ramosen London Calling eleberrian, bai edukian, bai forman. Bertan, 1980ko hamarkadaren erdian kokatutako istorioa kontatzen digu, Mikelek eta Josuk sortuko duten Hilotzak taldearena, urte gogor haietako gertakizun politiko, sozial eta kulturalen zurrunbiloan. Formari dagokionez, liburuak kontzertu baten egitura du (intro, setlist, outro) eta atal bakoitzaren sarrera gisa QR kode bat dago, irakurleak bertan kontatuko denarekin zerikusia duen abesti bat entzun dezan irakurr bitartean.