SARGAZO ITSASO ZABALA
RHYS, JEAN
Jamaikan gaude. Mila zortziehun eta berrogeita gutxigarren urtea da. Etxalde-jabe baten alaba gaztea mutil ingeles etorri berri batekin ezkontzen da, familiaren ondasunak gal ez daitezen. Dena biribila: sortu da maitasuna, eta badator zoriona. Baina neskak sekretu bat dauka, bere haurtzaroaz eta amaz. Poliki-poliki, sekretu hori ezkontideen arteko harreman perfektua higatzen hasten da, eta, agian, berriz hasiko da neskaren amaren istorioa alabarengan.