POTT BANDA, EKILIBRISTA BIHOTZA (1977-1980)
JON KORTAZAR (KOORD)
1977-1980. urteetako Bilboko garaiko kontestuan kokatu behar gara Pott Banda literarioaren bilakaera ulertzeko. Industria, euria, herdoila, euskara, euskal kulturaren garapena Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde (Jimu), Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi, Ruper Ordorika (taldean musikari bakarra) eta Manu Ertzillak osatu zuten Pott banda, eta urteak aurrera doazela, heltzear dagoen 2017. urteko talaiatik, euskal literaturan banda literario honek utzitako aztarnaz hausnartzeko intentzioarekin etorri zaigu Jon Kortazar. Lan honen lehenengo zatian Pott bandaren hasierako gora beherak aurkituko dituzue, taldearen sorrera eta bilakaera, argitaletxe bat eratzeko ideiarekin jaio eta prozesuan sortutako buruhausteak, argitaratu zituzten Pott aldizkariaren sei aleen edukien deskribapena, hurrengo idazle belaunaldiaren parte-hartze zuzenarekin, Unai Elorriaga, Harkaitz Cano, Jose Fernandez de la Sota, Jon Martin, Idoia Jauregi eta Jon Kortazar berak bandako partaideei egindako elkarrizketa mamitsuen bitartez. Bigarren zatian aldiz, beste idazle, kazetari, bertsolari eta kultur eragile batzuen omenaldi ezberdinak aurkituko dituzue, non bakoitzak bere ikuspuntu pertsonaletik Pott bandak utzitako orbanaz idatzitako testu ezberdinak eskeiniko dizkigute.