KOBANE CALLING (EUSK)
ZEROCALCARE
Zerocalcarek eta BAO argitaletxeak Kobane Calling-en bigarren argitaldia orain egitea eta honi orain azpititulua ematea ez da kasualitatea. Izan ere, Zer zioskun mundu guztiak? Turkia hastear dela gerra berri batean kurduen aurka?, 2016ko martxoan horrela bukatu zuen Zerok Kurdistango bidaien kronika. Orduan da orain.
Hondamuinean agertu oso bestelako Zero dugu hemen. Are, hein handi batean, Kobane Calling-en ondokoak izango dira bere baitan hondamuina sortuko dutenak. 2015eko Zero brigadista, Rojavan sendo bezain izutua agertzen zaigun Michele da. Barne erredurarik gabe, erromintxelaz mintzatzen ez dena, ISISen infernuaren atean egoteak sortarazten dion izua musika zein umorez arintzen duena, kurduen gizatasuna, umanitatea, miresten duena.