ETXEBIZITZAREN AUZIA
ENGELS, FRIEDRICH
«Erreformisten proposamenei erantzuna emateko hasi zen Friedrich Engels 1872an esku artean ditugun artikulu hauek idazten. Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlberg medikuak idatzitakoei erantzun nahi zien. Engelsen aburuz etxebizitzaren arazoa ez zen konponduko kooperatibistek, higienistek edota burgesiak haien txostenetan proposatzen zituzten neurriekin, arazoa ekoizpen-modu kapitalistan errotuta zegoen. Neurriek ez zuten jabetza pribatu kapitalista zalantzan jartzen eta horixe zen, hain zuzen ere, arazoaren funtsa. Alegia, langileek haien lanarekin ekoizten zuten aberastasun soziala kapitalisten eskuetan geratzen zen. Horregatik, ekoizpen-modua deuseztatu arte etxebizitzaren auzia (elikagaien auzia bezala) ez zen ebatziko.»