ERNE ETA BARE, IGELAREN PARE
MEDITAZIOA HAURRENTZAT ETA GURASOENTZAT
ELINE SNEL
Gaur egungo haurrak geldiezinak izan ohi dira, eta nekez kontzentratzen dira. Batzuei lo hartzea kostatzen zaie; beste batzuk estresatuta daude. Nola lagundu baretzen eta erlaxatzen? Nola lortu egiten ari diren horretan kontzentra daitezela?
Meditazioa tresna sinple eta eraginkor bat da: oso ongi egokitzen da haurren premietara, eta berehalako onurak ekar diezazkieke.
Liburu honetan, zenbait istorio ageri dira, bai eta ariketa sinple eta labur batzuk ere, haurrek egunero egin ditzaketenak. Liburua 5 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat da, ariketak elkarrekin egin ditzaten.
Egileak Jon Kabat-Zinnek garatutako mindfulness-metodoan oinarritu ditu bere teknikak. Emaitzek erakutsi dute ariketa hauek egiten dituzten haurrek hobeto lo egiten dutela, gehiago kontzentratzen direla, bareagoak direla eta seguruago sentitzen direla.
Erne eta bare, igelaren pare liburuak salmenta-arrakasta handia izan du Herbehereetan eta Frantzian, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.