AZTIHITZA
XAHOREN BIOGRAFIKOA
ASISKO
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hasteko
Nor zen Xaho delako hura?
Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.
Trinketea egokitzen ari direla, Xilbik atzeman du haren Bidaia Nafarroara liburua, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonian
Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.