0
0

Agenda

24/10/2024

URBANBATFest 2024 // BIDALKETA ARKITEKTURAK

ARQUITECTURA DE REMESAS eta URBANISMOS DE REMESAS liburuen inguruko elkarrizketa.
URBANBATFest 2024 // BIDALKETA ARKITEKTURAK

 

 

 

Bidalketako arkitekturari eta hirigintzari lotutako elkarrizketa, azken hamarkadetako migrazio-prozesuaren ondoriozko fenomeno arkitektoniko eta urbanistikoak direnez, bereziki Latinoamerikan. Migratzaileek beren helmuga-herrialdeetatik bidalitako baliabide ekonomikoak erabiliz eraikitako etxebizitza eta hiriguneak dituzte ezaugarritzat fenomeno hauek, haien jaioterrian aldaketa kultural eta estetikoak eraginez.

Honako hauen parte-hartzearekin:

Inés Vachez. Arkitekto ikertzaile eta argazkilari mexikarra, Arquitectura de Remesas liburuaren egilea. Bere ikerketa-proiektuek, hitzaldiek, erakusketek eta esku-hartze publikoek hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola generoa eta gune publikoa, behartutako migrazioa, gentrifikazioa eta memoria kolektiboa. 2021ean hiri-ikerketako eta antropologia bisualeko Analog Typologies estudioa sortu zuen, eta Mexikoko, Estatu Batuetako, Indiako, Argentinako eta Europako zenbait hiritan aurkitu daitezke estudioaren argitalpenak. 2022an Jaliscoko Kultura Idazkaritzaren PECDA programaren laguntza lortu zuen bere lehenengo liburua argitaratzeko: Arquitectura de Remesas: La transformación de un pueblo mexicano.

Diego Barajas jatorri kolonbiarreko eta Husos arkitektura-estudioko bazkide den arkitektoa da, eta Madrilgo estudio hori aitzindaria da testuinguru arkitektoniko hispano-europarrean ikuspegi multieskalar eta multimedien garapenean, interespezie-bizikidetzako aktibismoetan, LGTBQ+ hiri-ikuspegietan eta aktibismo dekolonialetan. Arquitectura y urbanismos de remesas liburuaren egileak dira biak.

Aurkezlea:

Luis Manuel Ochoa. Arkitekto mexikarra, BAC Barrio|Arquitectura|Ciudad lantaldeko zuzendaria eta tokiko gobernuen aholkularia habitataren agendarekin lotutako gaietan. Hainbat tailer egin ditu, hitzaldiak eman ditu eta irakasle gonbidatua izan da Mexikoko eta atzerriko hainbat biltzar eta unibertsitatetan, bere obra liburuetan, aldizkarietan eta bitarteko digital espezializatuetan argitaratu dute, eta Veneziako Bienalean erakutsia izateko hautatu dute.