SARTU, KORRONTEA DABIL
IXIAR ROZAS
Abdou, Sara, Edmun eta Niko dute izena, baina Babak, Charlotte, John, Maddi edo Kike izan zitezkeen. Hiri handi batera trenez iristen den etorkina, Edmun ezagutu arte dena bi aldiz pentsatzen zuen emakumea, hiru begi dituen argazkilaria eta maitasuna pareta bateko pitzaduren zehar egiten duen opilgilea. Abdou, Sara, Edmun eta Niko; Sartu, korrontea dabil elaberriaren mikrokosmosa osatzen duten pertsonaietako batzuk. Korrontea dabilela ikusterakoan sartzea erabaki dutenak. Sartu ostean hiriaren hatzaparren menera geratzen direnak, horrek beren bizitzetan izango dituen ondorioak aurretik kalkulatu gabe. Eta behin barruan daudela ezingo dute atzera egin. Bizi. Eta hiriko edozein metro karratuan zoriona bilatu; hori besterik ez.