KENSUKEREN MUNDUA
MORPURGO, MICHAEL
Duten guztia saldu eta belaontzi bat erosi du Michaelen aitak, munduari bira eman asmoz Ozeano Barea zeharkatzen ari direla, gau ekaiztsu batean, Michael kareletik behera erori da. Hurrengo goizean hondartza batean esnatu da, uharte jendegabe batean. Ez du ez jatekorik ez edatekorik eta, ahituta, hantxe hilko dela pentsatuz lokartu da. Esnatzean, ordea, plater batean arraina eta fruta, eta gopor bat ur fresko utzi dizkiotela aldamenean konturatzen da? Ez dago bakarrik.