KEMENA
GARAZI ALBIZUA
Amanek bost urte ditu, eta azken boladan ez dirudi oso fin dabilenik. Gainera, Kattalin beti zirikatzen izaten du! Izan ere, Kattalinek nahiago du eskolarako bidea bere lagun Olaiarekin bakarrik egitea. A ze buruhausteak ematen dituen Amanek! Normalean, Mari ere bidean gurutzatzen da Amanerekin, baina berea nahiko ezberdina da, munstroz eta izaki magikoz beteriko bidea baita.
Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak; ezberdinak, bai, baina hirurak indar berberaz blaituak, edozein egoerari aurre egiteko beharrezkoa den indar bortitz zein maitakor horretaz:
KEMENA!