HAGINAK ETA HILOBIAK
MARIASUN LANDA
Kontua da hilobienak zerikusia duela haginen bildumarekin, zeren azken bolada honetan Deo hagin horiek parkean, han eta hemen, lurperatzen ibiltzen baita. Egiten du txuloa lurrean, jarri bertan hagin parea loreren batekin, eta kristal pusketa bat ipintzen du gainean, sagardo botilenak ditu gogokoen, berdeak direlako. Gero berriro lurra ematen dio, zeharo estali arte, eta gurutzetxo bat jartzen du gainean, non lurperatu dituen ez ahazteko. Iholdi eta Deo Gratiasen arteko sekretuak.