BELTZURIA
ROZAS, IXIAR
Zer gertatzen da ahotsaren espazioan.
Zer, ahotsa desagertu aurretik.
Eta ondoren, ahotsa desagertu ondoren?
Ahotsak mukuru egiten du, gainezka, gehiegikeria modura.
Pentsamenduan beti gailendu da hitza. Hitzaren eta
esanahiaren erreinuak itzala egin dio ahotsari. Hitzak ahotsa
ilundu du. Esanahiak ahotsa kendu dio hitzari, haragia,
gorputza ezabatu dio. Esanahiaren erreinuan hitza ez da
eztarritik irteten, ezta gorputzaren tolesduretatik ere. Eta
ahotsa orokortasunez izan da begiratua, ulertua, ikertua.
Bakartasuna, besteekin bakarrak egiten gaituen bakartasuna,
alboratua izan da, ertz batean geratu da.
Beltzuria ahotsaren espazio politikoaren inguruko gogoeta
da, horretarako bizitza istorio batzuk zeharkatzen dituelarik.