17 SEGUNDO
KIRMEN URIBE
17 segundo, Kirmen Uribe: Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago. Liburu honek hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002tik 2019ra. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera. Daudenak eta ez daudenak. Hainbat mundu eta kontamolde bildu ditu Kirmen Uribek liburu honetan.